Jeitsiera lasterketei dagokionez besteak beste Euskal Herriko DH Openean, Espainiako DH Openean eta Frantzia eta Espainiako beste lasterketa batzuetan lehiatzen dugu. Enduro motako lasterketei dagokionez, Pirineoetako Enduro Openean, Maxiavalanche lasterketan eta beste ekitaldi askotan parte hartzen dugu.
BTTa maite dugun lagunez osatutako taldea gara eta joaten garen lekuetan ahalik eta hoberen pasatzea dugu helburu.
Hauek dira 2015ean gure taldea laguntzen duten enpresa nagusiak: Haritzpe Landetxea, Hondarribian kokatutako landetxe zoragarria, luxuzko gelak eskeintzen ditu, zonalde honetan egun batzuk pasatzeko aukerarik onena; IrriSarri Land, penintsulako ipar aldeko abentura parkerik onena, familia edo lagunekin egun batzuk pasatzeko aukera bikaina; Negua, kalitate goreneko kirol arropa, zalantzarik gabe, hoberena nahi duten kirolarientzat aukerarik onena.