OPORRETAKO IKASTAROAK
Ikastaro hauek Udaran, eguberritan eta Aste Santuan antolatzen ditugu, haurrentzat  eta/edo helduantzat. Udara honetan 10 urtetik 14 urte bitarteko (goizez 9:00 etatik 13:00a arte) eta 15 urtetik 20 urte bitarteko (arratsaldez 16:00 etatik 20:00 ak arte) gazteentzat bideratutako ekintzak antolatu ditugu, Uztailaren 13tik Abuztuaren 28ra arte.

10 eta 15 urte bitarteko haurrentzat
Ekintza hauek goizez egingo ditugu (9:00etatik 13:00a arte). Hondartza ondoko BMX zirkuitua izango dugu topagune egun hauten zehar. Maila eta adin guztietara egokitutatako joku eta bestelako ariketa dibertigarrien bitartez erakutsiko da teknika. Bizikletaren funtzianamendu eta mekanika kontzeptu orokorrak erakutsiko ditugu egun hauetan. Inguruko leku eta mendietatik irteerak ere egingo ditugu.

15 eta 20 urte bitarteko gazteentzat
Ekintza hauek arratsaldez egingo ditugu (16:00 etatik 20:00 ak arte). Hondartza ondoko BMX zirkuitua izango dugu topagune egun hauetan. Talde honetan gaitasun tekniko eta inguruko mendietatik egingo ditugun ibilbideei garrantzi handiagoa emango diogu. Kurtsoak ibilbidea hasi aurretik eta ibilbidean zehar aurkitutako oztopoetan emango dira. Kurtsoaren helburua,  partaideen arabera zehaztuko da ibilbidea hasi aurretik. Biziklen funtzinamendu eta mekanika ikasteko ariketak ere egingo ditugu.
Informazioa eskatu