ESKOLAZ KANPOKO IKASTAROAK
Urritik ekainera bitarte, eskola ondoren emango dira kurtsoak. Klaseak amaitzean, eskola bertan haurrak jaso eta inguruko lekuetara hurbilduko gara joku eta ariketak egitera. Kurtsoak funtzionamendu egokia izan dezan, taldeak maila eta adinaren arabera egokituko dira.

12-18 urte bitarteko haurrentzat
Bizikletaz disfrutatzeaz gain, konfidantza eta segurtasuna lortzeko, ariketa oso sinpleak egingo dira. Aktibitate desberdinak burutuko ditugu, tartean: Mendi ibilaldiak, bmx jokuak, bmx jinkanak, ezagupen mekanikoak, etab.
Behin partaideak bizikleta gainean konfiantza eta segurtasuna izango duelarik, bizikleta gaitasunak garatuko dira. Horretarako, ikasle bakoitzari egokituriko teknika pertsonalizatuak erabiliko dira.
Bizikletaz gehiago disfrutatzeko eta funtsezko gaitasunetan segurtasuna hartzeko, ariketak eta ruta gidatuak egingo dira.