ESKOLENTZAKO IKASTAROAK
Eskolako goizeko ordutegietara egokituriko, ordubete inguruko kurtsoak dira honakoak. Nahiz eta printzipioz ordubete inguruko saioak izan, denbora tarte honetara egokitzerakoan edukia laburtua izan da, eta beraz saioak garatu eta luzatzeko aukera ere bada. Kurtsoa emateko beharrezko materiala eskeintzeaz gain, eskolara hurbiltzeaz ere gu arderatzen gara.

Eskoletako goizeko ordutegietara egokitzen gara

Materiala eskolara eramateaz gu arduratzen gara

KURTSOEN AUKERA:

  1. Bide heziketa teorikoa (Trafikoko seinale eta arauen ezagupen basikoa)
  2. Oinarrizko bide heziketa jokuen bitartez
  3. Bizikleta eta energia (Energia berriztagarriak eta bizikleta erabiltzearen onurak)
  4. Bizikleta modalitate ezberdinen aurkezpen teorikoa
  5. Bizikleta modalitate ezberdinen aurkezpen praktikoa
  6. Bizikletarekin segurtasuna hartzeko ariketak eta jokuak
  7. Bizikletaren mantenu eta mekanika ezagupen teoriko praktikoak
  8. Bizikleta eta kirolaren onurak, lesioen prebentzioa
  9. Mendi zein herritik ibilbide gidatuak

Informazioa eskatu