Nik, Beñat Oronoz, proiektu honen arduradunak, jaio eta urtebetera eman nituen lehen pedalak. Ordu ez geroztik bizikleta modalitate ezberdin asko probatu ditut. Nerabezaroan, BTT Jeitsiera mundua ezagutu nuen. Kirol honetako Euskal Herriko aintzindariak ezagutzeko eta beraiekin egun asko pasatzeko aukera ere izan nuen.
Azken urteetan Enduro modalitateari eskeini diot denbora gehiena, Euskal Herriko inguru asko arakatu eta kirol hau egin ahal izateko itxiak zeuden bidaxka politenetako batzuk errekuperatu ditut.
Euskal Herriko inguru asko arakatu eta kirol hau egin ahal izateko itxiak zeuden bidaxka politenetako batzuk errekuperatu ditut.
Jendeak ingurunea apreziatu eta errespetatzeko modurik onena bertara hurbiltzea dela uste dugu. Horretarako Basque By Bike markaren bitartez gidaturiko ibilbide eta BTT Camp zerbitzuak eskeintzen ditugu. Zerbitzu haeuk udaberri, uda eta udazken garaian eskeintzen ditugu batez ere. Eskola garaian BTT eskola moduan ere funtzionatzen dugu, Mendi Magaletan.
Gogor eta gogoz lan egingo dugu zerbitzu hauek ahalik eta hoberen eskeini ahal izateko. Proiektu hau ilusio eta gogo askorekin hasi dugu, gugana hurbiltzen zareten guztioi transmititzen saiatuko garenak.