ENDURO/DH TEAM
Hondarribia eta inguruko herrietako partaide ugarik osatzen dugu talde hau. Gazteak izan harren 10 urte daramatzegu talde bezala Euskal Herri eta estatu mailan lehiatzen.

 

Jeitsiera lasterketei dagokionez besteak beste Euskal Herriko DH Openean, Espainiako DH Openean eta Frantzia eta Espainiako beste lasterketa batzuetan lehiatzen dugu. Enduro motako lasterketei dagokionez, Pirineoetako Enduro Openean, Maxiavalanche lasterketan eta beste ekitaldi askotan parte hartzen dugu.

 

BTTa maite dugun lagunez osatutako taldea gara eta joaten garen lekuetan ahalik eta hoberen pasatzea dugu helburu.

TALDEKIDEAK
PATXI BLANCO “SHERIFF”
Taldeko mekanikoa, pieza oberenekin montatutako zaldien gainen bakarrik ibiltzen da eta ez dauka aurkarik inprobisatutako konponketak egiten. Bera da gure bizikletak ain ondo funtzionatzearen arduraduna.
AITOR ARAKAMA “BULLDOZER”
Txirrindulari polibalente hau mota guztietako bizikleten gainean aurki dezakegu, BMX, Enduro, DH…pedalak ematea da kontua.
UNAI ARAMBURUZABALA “KOM”
Taldeko “shaper” ofiziala dugu Unai, ez dugu ez harri ez ostorik aurkituko berak ladutako bidaxkatan. Bizikletan ibiltzeko dituen kalitate eta teknikari zirkuituak disainatzen duen gaitasunak bakarrik egiten dio itzal, bera dugu gure “King Of the Mountain-a”.
BEÑAT ORONOZ “SHERIFF-AREN LAGUNTZAILEA”
Irakurtzen ari zaren gehiengoaren sortzailea. Bizikletarekin azkarra, beti aurrera begira trazada oberenaren bila. Berekin jeitsiera batzuk egiteko aukera ezin duzu galdu.
AITZOL IRAOLA “CHOCLO”
Taldeko geologoa, jeisten zabiltzan mendiaren sortze data, lurraren konposizioa edo harrien egiturari buruzko informazioa esplikatzeko gai da jeisten gabiltzan bitartean. Neguan naiz udan mendiak dira bere pasio.
JAIME PASABAN “MAHMUD”
Iranera joan zenetik ez dakigu ezer barari buruz….ala ere Maxiavalantxean ikusi izanaren zurrumurruak iritsi zaizkigu. Abalantxa moduko lasterketak ditu gogokoen, beraz, baliteke zurrumurruak egi izatea.
MARTXEL ORONOZ “BAXI”
Dudarik gabe taldeko abilena, trazadetan maisua, bere burutik pasatzen dena lehenengoan egiteko gaitasuna dauka. Kalitate honetako txirrindulariekin taldekideen obekuntza zihurtaturik dago.
IÑAKI KORTAJARENA “MAK”
Batzuetan ikuskaritza behar duen arren, “shape” lanetan benetan baliagarria. Legutianon lortu zuen podiumak bere kirolari bizitzan inflexio puntua izan zen. Ez dakizu inoiz ze mugimendurekin arrituko zaituen.
UNAI ETXAIDE “RUBIO”
Ogi puska bat eta babarrun plater batekin Everestera igotzeko gai dugu Unai. Endurero iaioa, Asturias eta Andorra dira bere leku gogokoenetarikoak. Begi urdin hau taldeko “latin-loverra” da.
ALVAR “FLOWMAN” GONZALEZ
Gure taldekide dirteroena, 2014ko Wip Contest txapelketaren irabazle argia, naiz eta batzuk epaimahia erostea leporatzen dioten. Sare sozialetan beti adi, azken orduko berriei buruz egunean jartzen gaitu.
ARITZ URDANPILLETA “URDANPI”
Urdanpilleta anaietatik zaharrena. Azkarra eta oldarkorra bizikletaren gainean. Lasterketetan beti aurreko postuetan. Zonaldeko “trail” askok bere sinadura dute.
XABI URDANPILLETA “XABALI DE EREÑOZU”
Urdanpitar gazteena, taldeo azkarrenetakoa, anaiaren estilo entzekoduna. Lasterketetan ere beti aurreko postuetan, bi anaiak elkartzen direnean konbinazio aparta osatzen dute.
Ibon DH Team
IBON JAURRIETA
Leku zailenetatik, gertatu dakiokenari garrintzirik eman gabe pasatzeko gai. Azkarra, malgua eta gogorra bai DH edo Enduroan edozein txunditurik uzteko gai. Bizikleta eta piezetan sibarita galanta.
Iker DH Team
IKER OTAMENDI “THIRION”
Txirrindulari arin eta ausarta, lurzoru mota guztietan abila, edozein lekutik jeisten da ziztu bizian. Konstantzia eta erregularitatea dira bere ikurrak.
Albisu DH Team
AITOR ALBISU “HIPPYRIDER”
Bere furgoneta barruan hara eta hona ibiltzen da nonbait gelditu eta bere bizikleta gainera igotzeko. Bere estiloak eskualdeko gazteetan tendentzia gero eta itsaskorragoa eragiten ari da.
Adur DH Team
ADUR ZUBIZARRETA “LOBATO”
Bizikleta munduko ekitaldi guztiak eztertu eta komomentatzen ditu. Bere estiloa ezin dugu oraindik definitu baina bizikletaren gainera igotzen denean aztoratu egiten dela argi dago.
Jule Alava DH Team
JULEN ALAVA
Izaera isileko gaztea, bizikletaren kontrol eta abileziak arridura sortzen du. Azken boladan gutxi agertzen da eta bizikleta Crosfit-agatik aldatu duenaren zurrumurruak entzun ditugu.
Mikel Bereau DH-Enduro Team
MIKEL BEREAU
Konstantzia eta lan gogorrarekin pilotu ikaragarria izango da laister. Azkar eboluzionatzen dijoa eta beti dago edonora joateko gogoz. Gauza handiak espero ditugu mutil honetaz.
Asier Arruabarrena DH Team
ASIER ARRUABARRENA “ARRUABA”
Taldeko beste talentu handiko gaztea. Hondarribiko lasterketan arriturik utzi gintuen baina azken boladan faltan botatzen dugu. Espero dugu laster berriro mendi magaletan bueltaka ikustea.
Jon Uranga DH Team
JON ” ARMSTRONG” URANGA
Normalean ez ditugu errepide-txirrundulariak taldean onartzen baina berekin salbuespena egin dugu. Bere abilezia ikaragarriak txunditzen gaitu eta edozein egoeratan kontrol eta teknika aparta erakusten ditu.
Mikel Madrid DH Team
MIKEL MADRID “MAIK”
Taldeko poztasuna dugu Mikel. Edozein lekutara joaten garenean ondo pasatzea izaten dugu helburu eta bera dagoenean beti lortzen dugu. Bere izaera alai eta kronometroa beti kolokan jartzen duten jeitsierak maite ditugu.
Julen Urtxegi
JULEN URTXEGI
Doai handiko mutila, berak erakusten duen kontrol eta templeak ez du parekorik. Inguruko mendietan ondo pasatzen eta bikain lehiatzen duen mutila, bizikleta munduan etorkizun oparoa izango duenaren dudarik ez dugu.
Asier Madrid DH Team
ASIER MADRID
Taldeko eta Urtxegitar gazteena, dagoeneko adinean bikoizten duten asko nahi duen lekutik pasatzeko gai. Ez dakigu noraino helduko den baina itxurak baditu!
LAGUNTZAILEAK
Mila esker gure taldea laguntzen duten pertsona eta enpresa guztiei, gure taldearen ezinbesteko zati dira dudarik gabe.

 

Hauek dira 2015ean gure taldea laguntzen duten enpresa nagusiak: Haritzpe Landetxea, Hondarribian kokatutako landetxe zoragarria, luxuzko gelak eskeintzen ditu, zonalde honetan egun batzuk pasatzeko aukerarik onena; IrriSarri Land, penintsulako ipar aldeko abentura parkerik onena, familia edo lagunekin egun batzuk pasatzeko aukera bikaina; Negua, kalitate goreneko kirol arropa, zalantzarik gabe, hoberena nahi duten kirolarientzat aukerarik onena.